Udarako liburu proposamenak, Oiartzungo Intxixu AEK-ko ikasleen eskutik

Jon Arretxe idazlea (Argazkia: Wikipedia)


Xahmaran” Jon Arretxe
  • Istorioa: Kontaketa, Istanbul eta Municheko hirietan garatzen da, eta Kawa, kurdutar gaztearen bizipenak kontatzen ditu. Gure protagonista amarekin bizi da Istanbulen, eta bere laguna zen Zinarren bitartez, hizlketak burutzeko enkarguak jasotzen ditu. Lau txanponen truke ezagutzen ez duen jendea hiltzen du. Hauetako hilketa batean gauzak okertzen zaizkio, eta hiritik alde egin behar du kartzelara joan ez dadin. Munichera joatea erabakitzen du, han anaia eta arreba baitauzka. Municheko egonaldian gauzak ez zaizkio hobe joaten, eta horregatik Istanbulera itzultzen da. Jarraian, bere zorigaiztoko bizitzari azken kolpea ematen dio.
  • Protagonistak: Kawa (bere ama), Zinar, Bara (anaia) eta Xezal (arreba).
  • Iritzia: Ia jendearen gehiengoari zuzendutako eleberria da, jakinik gertakari bortitzak kontatzen direla. Nahiz eta fikziozko istorio bat izan, bizitzaren beste ikuspegi bat ezagutu nahi duenarentzat, erreala zein krudela dugu. Liburuko 182 orrialdeak ohiko irakurleari motz gera dakizkioke; berriz, irakurketari kostata heltzen diogunoi, liburuaren intentsitateak, gertutasunak eta originaltasunak berehala harrapatzen gaitu.

Ikaslea: Iñigo Telletxea
(Oiartzungo Intxixu AEK-ko Autoikaskuntzako B2 mailako ikaslea)


Alberto Ladron Arana (Argazkia: Ikasbil)



Zer barkaturik ez” Alberto Ladron Arana
  • Istorioa: Mikel Izu, Ogasun bulego batean lan egiten duen gizona da protagonista. Bere lanetik bajan dago, izan ere, bere bizitzan gertatu diren hainbat gauzek depresioa eragin diote. Bere anaia Julen desagertzen den unean bere bizitza korapilatzen da. Aldi berean, bere anaiaren bila doan neska ezagutzen du, zehatz-mehatz, beste pertsonari buruz jakin nahi du neskak, bere aitonari horren berri emateko. Elkarrekin ikertzen dute aspaldiko gertaera bat, eta pixkanaka maitemindu egiten dira elkarrekin.
  • Protagonistak: Mikel Izu, Lucia Baena, Armentia inspektorea.
  • Iritzia: Nobela beltza da, estilo zuzenekoa eta deskribapen gehiegi gabekoa. Nobela beltza gustatzen zaien pertsonentzat edo istorio korapilatsuak gustatzen zaizkien irakurleentzat.


Ikaslea: Marian Martinez
(Oiartzungo Intxixu AEK-ko Autoikaskuntzako B2 mailako ikaslea)


Iruzkinak