'Laurogei egunean' filma emango dute Pasai Antxon


Pasaiako Udalak antolatutako Aniztasunaren hilabetearen harira, Laurogei egunean filma proiektatuko dute Antxoko kultur etxean ekainaren 11n, asteartean 18:00etan.

Jon GaraƱo eta Jose Mari Goenaga dira filmaren zuzendariak, eta aspaldiko bi lagunen arteko harremanaz hitz egiten digu pelikulak. Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joaten da ospitalera. Bere harridurarako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, urte askotan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela konturatuko dira biak, berehala. Elkarrekin gozatu eta eta dibertitzen dira, Axunek Maite lesbiana dela deskubritzen duen arte...

Proiekzioaren ondoren solasaldia egingo da, eta sarrera librea da.

Iruzkinak