Bikoizketa lehiaketarekin agurtuko dugu aurten ere ikasturtea
Ikasleak eta irakasleak ekainaren 20ko galan elkartuko dira |
Laugarrenez antolatu du Oarsoaldeko AEK-k Bikoizketa Lehiaketa. Aurreko urteetan bezala, eskualdeko lau euskaltegietako ikasle eta irakasleek film, telesail edota iragarki baten zatia aukeratu eta bikoiztuko dute euskaraz. Gehien gustatzen zaiena aukeratu dezakete, eta, hori bai, 'zurrumurru' hitza erabili behar dute talde guztiek.
Epaimahaiak lan guztiak ikusiko ditu, eta bikoizketa lan onenen egileek sariak eskuratuko dituzte. Sari banaketa Reyna tabernan izango da ekainaren 20an, osteguna. Ikasturteari agur esateko baliatzen du Oarsoaldeko AEK-k sariak banatzeko ekitaldia.
Ikusi 2018ko Bikoizketa Lehiaketaren bideoak
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina