Oiartzunen, euskara ikastea doan B2 mailara arte


Beka-sistema berria jakitera eman dute Oiartzunen berriki. Hala,
aurrerantzean, 2019-2020 ikasturtetik aurrera, B2 maila arte, ikasleei
ikastaroa doan aterako zaie, beti ere asistentzia ona baldin badute.
Udalak matrikula-prezioaren erdia bere gain hartuko du ikasturte
hasieran, eta ikaslea eskola gehienetara joaten bada ikasturtean
zehar, matrikularen bigarren zatia ere -ikasleak berak aurreratutakoa-
Udalak bere egingo du.


Orain arte, Udalak matrikularen lehen zatia aurreratzen zuen ikasturte
hasieran, eta ikasleak bigarren zatia ordaindu behar zuen.

Iruzkinak