Egin 2019-2020 ikasturterako aurrematrikula!

Oreretako Xenpelar AEK-ko ikasturte honetako taldeetako bat

Aste gutxi falta zaizkigu 2018-2019 ikasturtea bukatzeko...eta beraz, datorren ikasturtean pentsatzen hasi behar dugu jada! Azken urteotan bezala, AEK-k aurrematrikula egiteko aukera emango du.

Ikastaroaren ordu kopuruaren arabera, ikasleek 100 edo 120 euro ordainduko dute uztaila hasieran, eta matrikula %5 merkeago aterako zaie. Horretaz gain, matrikularen kostua lau epetan ordaindu ahal izango dute. Jakina, horrekin guztiarekin batera, aurrematrikulak datorren urtean lekua ziurtatzeko ere balio du, eta ikasleak, azkenean irailean edo urrian ez matrikulatzea erabakiko balu, aurreratutako dirua berreskuratuko luke.

Ekainaren 19ra arte egin daiteke aurrematrikula (udako ikastaro trinkoa egingo duten ikasleen kasuan, irailaren 5ean amaituko da epea)

Zalantzaren bat edukiz gero, galdetu lasai gertuko euskaltegian.

Iruzkinak