Barnetegi ibiltaria, euskaraz eta naturaz aldi berean gozatzeko!

Aizu! aldizkaria


Aurten barnetegi ibiltari bi egiteko aukera egongo da, bata uztailean eta bestea abuztuan. Mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute izena ematen dutenek. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira, eta tokian tokiko euskalkiak eta ohiturak ezagutuko dituzte.
Izena emateko azken eguna: Ekainaren 24; on-line egin behar da (klika egin HEMEN formulariora joateko).
Txandak:
  • Uztailaren 15etik 28ra (osoa, bi aste) edo uztailaren 15etik 21era eta uztailaren 22tik 28ra (aste bat). Oionen hasi eta Lekeition bukatuko da.
  • Abuztuaren 2tik 16ra (osoa, bi aste). Hondarribian hasi eta Izaban bukatuko da.
595 euro (osoa, bi aste) edo 305 euro (aste bat). Laguntza (furgoneta, guztion trasteak eramateko), lo egiteko lekuak, jatorduak eta ibilbideari buruzko liburuxkak eta mapak barne
Informazio gehiagorako:
  • HEMEN
  • Gertueneko AEK euskaltegian.
  • Telefonoz: 630 148 159 - 946 464 000
  • E-postaz: ibiltaria@aek.eus / udabarnetegiak@aek.eus. 
  •  

Iruzkinak