Oarso Bidasoko Hitzak 21. Korrikari buruzko gehigarria kaleratu du






Oarso Bidasoko Hitza egunkariak, 21. Korrikaren atarian, gehigarria kaleratu du. Argitalpen horretan, besteak beste, Oiartzungo Intxixu AEK-n euskara ikasten ari den Maria Manera Bassols elkarrizketatu dute. Bestalde, Euskarazko kazetak Pasaiako Txirrita AEKra bisitan etorritako Kontxita Beitiari -bera izan zen Antxoko lehen andereƱoa- tarte zabala eskaini dio.

Oreretako Korrika batzordeko Belen Vazquez Perezek ere bere bizipenak eta Korrika atariko zirrarak kontatu ditu, eta  Aritz Salamanca dantzari lezoarrak Korrikaren bideoklipaz hitz egin du (bera da protagonistetako bat).

Besteak beste, argazki zaharrekin eta pasadizoekin osatu dute gehigarria.

Iruzkinak