Korrika Txikien eta Dinokorrikaren erritmora!!

Apirilaren 12a izango da egun handia eskualdean, 21:05ean sartuko delako 21. Korrika Pasai Antxon. Hortik aurrera, Antxo, Trintxerpe, San Pedro, Donibane, Lezo, Orereta eta Oiartzun zeharkatuko ditu.
Dena dela, bezperan ere Korrikaren erritmora ariko dira bereziki Oreretan eta Lezon. Oreretan, Beraungo eta Erdiguneko Korrika txikiak egingo dituzte eta Lezon, adinekoen Dinokorrika izango da.

Gainerako Korrika txikiak (Pasai Antxon, Trintxerpen, San Pedron, Donibanen eta Lezon) ostiralarekin izango dira. Baita Lezo eta Orereta elkartuko dituen Korrika Gaztea ere. 


Iruzkinak