HABEren azterketak: izen-ematea eta ordainketa egiteko epea zabalik!!

       Matrikula-epea: gaurtik, apirilaren 3tik 10era da. 
     B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko probak egiteko izen-ematea Internet bidez egin behar duzue: www.habe.euskadi.eus atarian Sarbidean klik eginez. Bertan sartzeko, norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira.
Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.
Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, eta HABEk ikasle horren helbide elektronikoa ezagutzen badu, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Bestela, euskaltegira edo Habera jo daiteke.
Ondoren, jo Indarrean dauden azterketa-deialdietara – Deialdia eta maila – Matrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.
MATRIKULAREN ORDAINKETA:
     Matrikularen ordainketa ere epe horren barruan egin beharko da, internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.
Matrikula-ordaina 40 eurokoa izango da maila bakoitzeko. Gutxienekoak bete eta maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu. Matrikula bakoitza deialdi bakar baterako izango da.
Bestalde, norberak ikusi nahi badu matrikulatze-prozesua ondo burutu duen, klik egin: Matrikula zertan den. Hemen agertzen zaion mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.
Matrikula ordaintzerakoan arazorik izanez gero, jarri harremanetan Oarsoaldeko AEKrekin edo HABErekin.
EGUTEGIAK:
B2
  • Matrikula-epea: apirilaren 3-10 bitartean
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 12an
  • Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: maiatzaren 4rako
  • Entzumeneko eta irakurmeneko proben emaitzak: maiatzaren 8an
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 11n
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 14an
  • Mintzameneko proba: ekainaren 20an, 21ean eta 22an
  • Emaitzak: uztailaren 10ean
 C1
  • Matrikula-epea: apirilaren 3-10 bitartean
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 12an
  • Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: maiatzaren 4rako
  • Entzumeneko eta irakurmeneko proben emaitzak: maiatzaren 8an
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 11n
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 14an
  • Mintzameneko proba: ekainaren 27an, 28an eta 29an
  • Emaitzak: uztailaren 10ean
 C2
  • Matrikula-epea: apirilaren 3-10 bitartean
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 12an
  • Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: maiatzaren 4rako
  • Entzumeneko eta irakurmeneko proben emaitzak: maiatzaren 8an
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 11n
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 14an
  • Mintzameneko proba: ekainaren 29an
  • Emaitzak: uztailaren 10ean

Iruzkinak