Elena Vazquezek eramango du lekukoa Gasteizko azken kilometroan!


Elena Vazquez, eskuinetik hasita lehenengoa, Oreretako Xenpelar AEK-ko lankideetako batzuekin

Elena Vazquez Oarsoaldeko AEK-ko irakasleak eramango du igandean 21. Korrikaren lekukoa azken kilometroan, Gasteizen, beste AEKide batzuekin batera.

Elena Vazquezek urteak daramatza AEKn, eta ondo baino hobeto ezagutzen ditu eskualdeko lau euskaltegiak. Azken urteotan Oreretako Xenpelar AEK euskaltegian ari da eskolak ematen.

Zorionak, Elena!!!! Merezi duzu!!!

Iruzkinak