'Jule' kale antzerkia, larunbatean Oreretan

Korrika Kulturalaren harira, Hortzmuga taldearen Jule kale-ikuskizuna ikusi ahal izango dugu larunbatean, martxoak 9, Oreretako zumardian. Pertsonaia batek baino gehiagok parte hartuko dute istorioan. Adibidez, eraikin bat lurrera bota behar dute, baina etxe horretako bizilagun batek ez du alde egin nahi. Bestalde, eraikuntza lanetako zaindariak familiaren falta nabaritzen du.

Umorea eta fantasia dira kale-ikuskizunaren zutabeak, eta erakutsi nahi diguna, hauxe: ametsak gogoz amestu behar direla.





Iruzkinak