Hemen da Errigora!

Udaberria oraindik iritsi ez bada ere, Errigorak prest du garai honetan egin ohi duen kanpaina, olioarena eta kontserbena hain zuzen ere. Olioari dagokionez, oliba-olio birjina estra eta barietate-lotea eskuratu daitezke. Kontserben kasuan, honako hau guztia dago aukeran:
  • pikillo-piperrak (32 euro; ekologikoak, 36 euro)
  • zainzuriak (43 euro; ekologikoak, 45 euro)
  • orburuak (45 euro; ekologikoak, 77 euro)
  • barazki-menestra (39 euro; ekologikoak, 64 euro
  • potxak (22 euro; ekologikoak, 29 euro)
  • tomate frijitua (15 euro; ekologikoak, 17 euro)
  • kremak  (19 euro; ekologikoak, 24 euro)
  • arroza (21 euro; ekologikoa, 42 euro)
Eskaera egiteko epea zabalik dago martxoaren 22ra arte.  Eskualdeko euskaltegietako batera hurbildu zaitezke eskaera egitera edo Errigoraren webgunera jo dezakezu zuzenean.

Iruzkinak