Ekitaldiz betetako asteburua, Klika eta Klika

Oreretako bertso-afarian parte hartu zuten bertsolariak, konpainia ederrean


Zer ez dugu, bada, eduki asteburuan eskualdean? Korrika 21 abiatzeko hamar egun eskas gelditzen direnez, ekitaldi mordoa antolatzen ari gara eskualdean. Hona hemen asteburuari errepasoa irudietan:

Egin Klika Gastronomiari lehiaketako epaimahaia, Oreretan, igande eguerdian

Olatz Salvadorren emanaldia gozatu dute Oreretan
Horma-irudi dotore honekin apaindu dute Orereta


Oreretan, ostiralean bertso-afaria egin dute Landare Elkartean, Unai Iturriaga, Haritz Casabal eta Irati Alcantarilla bertsolariekin. Igandean, bestalde, Egin Klika Gastronomiari lehiaketa, mintzodromoa eta Olatz Salvadorren kontzertua izan dira. Korrika Tonbola  ahaztu gabe, noski...

Pasaian ere izan da zerekin gozatu Korrikaren atarian. Ostiral arratsaldean, Kuadrillategiko gazteek horma-irudia egin zuten Ibaiondo pilotalekuan -Lezon eta Oreretan ere aritu dira muralak osatzen-. Larunbat eguerdian, Pasai Donibanen Korrika arropa saldu dute Donibane plazan, Muxikoek girotuta. Igandean, berriz, Trintxerpen egin dute Egin Klika Gastronomia Lehiaketa eta arropa mordoa saldu dute.

Pasai Donibaneko plazan arropa asko saldu dute larunbat eguerdian.


Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan ere, sukaldari trebeak elkartu dira.

Pasai Antxoko Kuadrillategiko gazteek, Gurutzen laguntzarekin, graffitia egin dute


Iruzkinak