Egin Klika gastronomiari lehiaketa, Oarsoaldeko AEK-ren eta Laboreren eskutik
Pasai Donibanen izango da Egin Klika gastronomiari lehiaketaren lehen hitzordua |
Korrikaren atarian, Egin Klika Gastronomiari lehiaketa antolatuko dute Oarsoaldeko AEK-k eta Laborek. Entsalada egin beharko dute parte hartzaileek (talde bakoitzean, gehienez, lau lagun), Laborek berak jarriko ditu bai osagaiak bai oparia, eta parte hartzaileek etxetik eraman beharko dituzte labanak, sardeskak, olioa, ozpina...).
Lehiaketan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik. Animatu!
Egutegia:
- Donibane: Martxoaren 23an, larunbata, 13:00etan Santiago plazan
- Orereta: Martxoaren 24an, igandea, 13:00etan, Koldo Mitxelena plazan
- Trintxerpe: Martxoaren 24an, igandea, 13:00etan, Gudarien plazan
- Oiartzun: Martxoaren 29an, ostirala, 21:00etan, Doneztebe plaza
- Pasai Antxon: Martxoaren 31n, igandea, 12:00etan, Gure Zumardian
- Lezo: Apirilaren 5ean, ostirala, 19:00etan, Saldise plazan
- San Pedro: Apirilaren 5ean, ostirala, 19:30ean, Antxeta elkartean
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina