Gorka Maudes Migueltorenak irabazi du otsaileko lehiaketa!


Oarsoaldeko AEKren blogean lehiaketa jarri genuen otsaila hasieran. 21. Korrikak nor omendu duen asmatu beharra zegoen hiru aukeraren artean, eta parte hartu duzuen gehientsuenok ez duzue hutsik egin! Txillardegi zenak jaso du omenaldi beroa, euskararen alde egindako lanaren aitortza. Parte hartzaileen artean zozketa egin dugu eta Oiartzungo Intxixu AEKren Gorka Maudes Migeltorena ikasleak izan du zortea lagun. Korrikako arropa eraman du opari Gorkak. Zorionak!


...eta gainerakoei mila esker lehiaketan parte hartzeagatik! Berehala izango duzue beste lehiaketa batean parte hartzeko aukera!

Iruzkinak