Natxo del Cura Oarsoaldeko AEKren ikaslea, Errepide Galduak saioaren protagonista

Ander Izagirre kazetaria eta Natxo del Cura.


Natxo del Cura Martin, Oarsoaldeko AEKren ikaslea, ETB1eko Errepide Galduak saioaren protagonista izan da. Natxo espeleologoa da, eta berak erakutsi dio Ander Izagirre aurkezleari Zestoa inguruko kobazulo batean dagoen ilargi esnea izeneko fenomeno harrigarria. Kobazuloa meategia zen garai batean, eta ikatz mota bat ateratzen zuten porlana egiteko. Hain zuzen ere, hori da ilargi esnearen jatorria.

2018ko abenduaren 27ko saioan aritu ziren solasean Natxo eta Ander Izagirre kobazuloaren barruan, eta EITB Nahieran duzue ikusgai.

Iruzkinak