Andoni Ollokiegik girotuko du Oarsoaldeko AEKren Korrikotea

Andoni Ollokiegi, Madalenetan emandako kontzertuan. Argazkia: Herri Bizia

Aste pare bat falta dira Oarsoaldeko AEKk antolatuko duen Korrikoterako. Merkatuzar sagardotegi bihurtuko da otsailaren 9an, larunbatean. Hori horrela, bertaratzen zaretenok sagardotegi menu aparta dastatu ahal izango duzue: bakailao-tortilla, bakailao frijitua, txuleta, gazta, irasagarra, intxaurrak... eta nola ez, sagardoa!

Dena dela, askoz gehiago izaten da Oarsoaldeko AEKk urtero otsailaren bueltan egin ohi duen barrikotea, eta aurten Korrika urtea denez, are gehiago! Izan ere, bazkaldu aurretik trikitilariek berotzen dute giroa, eta bertsolariek edo kantariren batek, berriz, bazkalostea. Azken urteotan bezala, aurten ere, Andoni Ollokiegik bere gitarra eta bere ahotsaren indarrarekin kantuz eta dantzan jarriko gaitu denak. Musikari sanjuandarra plazarik plaza dabil, eta joan den urtean ETB1eko Bago!az saioan parte hartu zuen.

Korrikoterako sarrerak honako tokietan salgai daude (helduentzako sarrerak 22 euroan; haurrentzako sarrerak -5-12 urte- 6 euroan):

-Orereta: Oreretako Xenpelar AEK euskaltegian, eta Landare elkartean eta Sindi, Arkaitza eta Xera tabernetan

-Oiartzun: Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegian, eta Kastro tabernan

-Lezo: Lezoko Oroitzene AEK euskaltegian eta TiƱelu elkartean

-Pasaia: Pasai Antxoko Txirrita AEK euskaltegian eta Leunda tabernan

Iruzkinak