Pagoetara txangoa egin du Oarsoaldeko AEK-k


Oarsoaldeko AEK-k eta Urola Kostako AEK-k trukea egin dugu abenduaren 6an. Bi eskualdeetako 50etik gora ikasle eta irakasleak elkartu gara Iturraran parketxean, Pagoetan. Hasteko, zenbait taldetan banatu eta orientazio-ibilbideak egin ditugu. Ondoren, Agorregi burdinola martxan ikusteko aukera izan dugu. Zorionez, eguraldiak lagundu digu eta goiz pasa ederra egin dugu!




Iruzkinak