Mintzodromoan elkartu dira Oreretako euskara ikasleak
Euskararen Eguna ospatzeko, eta bide batez Euskaraldia agurtzeko, Lau Haizetara Euskara Elkarteak mintzodromoa antolatu du Galtzarabordako kiroldegian. Oreretako Xenpelar AEk eta udal euskaltegiko ikasleak elkartu dira, eta mailaren arabera, hainbat gairi buruz hitz egin dute. Euskaraz lehen urratsak ematen ari direnak zaletasun eta errezetei buruz aritu dira, eta goi urratsetakoek, berriz, elkarbizitza eta martxoaren 8a bezalako gaiak izan dituzte ahotan.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina