Ghero antzezlana, igandean Oreretan
Tartean Teatro taldeak Ghero antzezlana taularatuko du igandean Oreretan, abenduak 16, Niessen kulturgunean, 19:00etan.
Hona hemen antzezlanaren nondik norakoak, labur-labur:
3000 urtean gaude. Ospitale batean, azken euskalduna hiltzera doa. Eta
berarekin, euskara ere, milaka urte iraun duen hizkuntza. Gaixoaren
ondoan, mediku gazte bat, agur honen lekukoa izango dena. Gaixoaren eta
medikuaren arteko elkartze horrek, "big bang" horrek, hedatze narratibo
eta emozionala sortzen du, etorkizun eta iraganera joan etorri
etengabean.
Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Mikel Losada eta Ane Pikaza ariko
dira oholtza gainean, eta Jokin Oregi da antzezlanaren zuzendaria.
Antzerki obra helduei zuzenduta dago, eta sarrerak zortzi euro balio du.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina