Asteburuan Korrikako arropa salgai jarriko dugu eskualdean!


Oiartzungo Txerri Egunean erosi ahal izango da Korrikako arropa
Asteburuan, Korrika 21.aren arropa erosi ahal izango da eskualdeko toki batean baino gehiagotan. Hala, larunbat goizean, Antxoko San Tomas azokan eta Oiartzungo Txerri Egunean izango ditugu salgai Korrika 21.aren kamixetak, jertseak, bixerak, giltzatakoak eta abar. Igande goizean, berriz, Iztietako santomasetan izango dugu arropa salgai.

Abenduaren 21ean, San Tomas egunean, Oreretako azokan ere izango da arropa erosteko aukera.


Iruzkinak