Oarsoaldeko AEK-k txangoa egingo du Pagoetara abenduaren 6an


Abenduaren 6rako plan ederra antolatu dugu Urola Kostako AEKrekin batera. Hori horrela, gure eskualdeko ikasleak eta irakasleak Pagoetara joango gara. Informazio piska bat jaso eta gero, Iturraran parketxean orientazio-ibilbidea egingo dugu. Hori bakarrik ez; inguru horretako altxor ezkutuetako bat, Agorregi burdinola, bisitatuko dugu.

Oso aukera aproposa eskualdeko eta baita Urola Kostako beste ikasle batzuk ezagutzeko eta, noski, euskaraz hitz egiteko. Edozein zalantza baldin baduzu, galdetu lasai zure euskaltegian. Animatu eta izena eman!!!

Iruzkinak