Iritsi da EUSKARALDIA!!!

Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko ikasleak Orereta ikastolako haurrek prestatutako ekitaldian izan dira.

Belarriprest eta Ahobiziak iritsi dira. Hemen da Euskaraldia. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean hizkuntz-ohiturak aldatzeko ariketa sozialari esker, milaka herritarrek Belarriprest edo Ahobizi txapa eramango dute paparrean 11 egunez.

Ekimen honi ongietorria egiteko hitzorduak izango dira gure eskualdean ere.

Lezo (ostirala, azaroak 23)
Plazan, txapa hartzea eta suziria 18:30ean

Oiartzun (osteguna, azaroak 22)
Beatriz Egizabalen TTak bakarrizketa, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan

Ttak bakarrizketaren afixa.


Orereta (ostirala, azaroak 23)
Ekitaldia Foru Plazan, 18:30ean (txapak jasotzeko aukera izango da)

(Oreretako Euskaraldiko egitarau osoa Oarso Bidasoko Hitzan

Pasai Antxo (ostirala, azaroak 23)
11 suziri botako dituzte marealtan 08:30ean. Txapak hartzeko aukera izango da HAZ bulegoan goizez eta kultur etxean 17:30etik 19:00etara.

Ahobizientzako aholkuak

Belarriprestentzako aholkuak

Iruzkinak