Ikasturte hasierako afariek irudi ederrak utzi dizkigute!
Lezoko Oroitzene AEKko ikasle eta irakasleak |
Goiko argazkian, aurtengo pintxo onenaren egileak. Behean, Intxixu AEKko ikasle eta irakasleak mahaiaren bueltan. |
Oiartzungo Intxixu AEKn, urteroko ohiturari jarraituz, pintxo lehiaketa arrakastatsua egin dute, eta arratsaldeko B2 mailako taldea izan da txapelduna. Talde honek txanpinoi beteak prestatu ditu. Pintxoak egin eta gero, mahaiaren bueltan elkartu dira sukaldari -eta ikasle eta irakasle- trebeak.
Goiko eta beheko argazkietan, Oreretako Xenpelar AEKko ikasle eta irakasleak |
Oreretako Xenpelar AEKk, ohi bezala, afari jendetsua egin du 2018-2019 ikasturtea hasteko.
Pasaiako Txirrita AEK izan da aurten goiztiarrena afaria antolatzen. Afariaren aurretik photocall eta guzti egin dute!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina