Pasaiako Txirrita AEKn ere, txanpa hartuta

Pasaiako Txirrita AEKren B1 mailako ikasleetako batzuk, Raul irakaslearekin


Pasaiako Txirrita AEKn, iaz bezala, 100 ikasleren langa gainditzekotan dira. Goizez, A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak dituzte aukeran. Arratsaldez, berriz, A1, A2, B2, eta C1 mailak.

Aurten, berrikuntzen atalean, mintzamena lantzeko taldea nabarmendu behar da (ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara).  Ezin ahaztu, bestalde, Antxo, Donibane eta Trintxerpeko merkatari batzuekin ere ari direla euskaltegiko irakasleak. Aurrez aurreko klaseak, etxerako lanak eta mintzamen saioak biltzen ditu merkataritza euskalduntzeko Pasaiako euskaltegien lan mahaian landutako proiektuak.

Eskualdeko beste euskaltegietan bezala, Pasaiako Txirrita AEKn ere badago oraindik izena emateko aukera (943 525545 / pasaia@aek.eus)

Iruzkinak