Lezon ere, Euskaraldirako motorrak berotzen
Lezoko Euskaraldiaren
batzordeak umore ukituko ekitaldia egingo du urriaren 4an,
ilunabarreko 19:00etan, Gezala aretoan. Ekitaldi horren helburua
Euskaraldian izena emateko epea zabalik dela iragartzea, eta
nork bere rola (Ahobizi edo Belarriprest) aukeratzeko oinarrizko azalpenak ematea izango da.
Euskaraldia behar bezala girotzen eta
prestatzen jarraitzeko, euskaldun guztiak gonbidatu nahi ditu
batzordeak ekitaldi horretara. Zatoz zu ere eta anima itzazu
ingurukoak; familiakoak, lagunak, lankideak, bizilagunak.
Gogoan izan Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango dela eta izena emateko epea zabalik dagoela.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina