Hemen da Pasai Antxoko hamaikakoa!

Pasai Antxoko hamaikakoa eta hura babestu dutenak atera dira familia-argazkian


Pasai Antxoko Zumardian deskubritu dugu zein izango den Euskaraldira begirako herriko hamaikakoa. Iñigo Ortega eta Arrate Hernandezek ekitaldia aurkeztu dute eta Euskaraldiaren nondik norakoak azaldu eta gero, hamaikakoa jarri da argazki kameraren aurrean.

Honako 11 herritarrek osatuko dute hamaikakoa: Ana Cruz, Iker Murillo, Pepi Torre, Belen Soto, Eñaut Gantxegi, Aitor Gil, Cristina Agirrebeña, Julen Etxeberria, Xabier Kamio, Monica Tellado eta Leire Salas.

Datozen asteotan Euskaraldia prestatzeko lanetan jarraitu du Antxoko batzordeak.

Iñigo Ortegak eta Arrate Hernandezek aurkeztu dute ekitaldia

Iruzkinak