Giro ederrean ospatu du Txirrita AEk-k ikasturte hasierako afaria


B2 mailako goizeko ikasleak. Patxi irakaslea (eta sukaldaria) falta da argazkian.


Aurten euskaltegian hasitako koadrilla Josune irakaslearekin (eta sukaldaria ere bada!).

Euskaltegiko ikaslerik bihurrienak Udane irakaslearekin.

C1 mailako ikasle saiatuak Xabier irakaslearekin.
30 ikasle eta irakasle elkartu dira Pasai Antxoko Basari elkartean mahaiaren bueltan. Menua hauxe izan da: kalabaza purea, entsalada, biribilkia saltsan, pasteltxoak izozkiarekin eta kafea. Elkarlanean egindako menua izan da. Izan ere, zenbait ikaslek lagundu dute sukaldari lanetan. Bereziki pozgarria izan da aurten euskaltegian hasitako ikasle asko afarira etortzea. Animo eta segi gogotsu euskara ikasten!

Azken urteotan bezala, Basari elkartean izan da afaria.

Iruzkinak