Errigorako saskiak eskualdeko euskaltegietan eska daitezke



Errigora ekimenak bost urte bete ditu jada! Errigorak euskara, elikadura-burujabetza, auzolana eta Nafarroa hegoaldea lotzen ditu, eta azken urteotan, hari esker, eskualdeko ikastolek eta AEKk berak bultzada handia jaso dute beren proiektuekin aurrera egiteko.



Iaz bezala, bi  saski erosi ahal izango dira (50 euro). Gustuko baduzu, eskatu saskia zure euskaltegian azaroaren 14a baino lehen.

Hona hemen saski bakoitzaren osagaiak:



Kutxa beltza:
-Oliba-olio birjina estra
-Ozpin ekologikoa
-Mahats zuku ekologikoa
-Orburu bihotzak
-Piper txorizero mamia
-Potxak
-Ardo beltz ekologikoa
-Zainzuri txuriak
-Arbendolak
-Borraja ekologikoa
-Pikillo piper osoak
-Melokotoia almibarretan
-Tomate frijitua

Kutxa txuria:
-Pikillo saltsa
-Pasta ekologikoa
-Teilak
-Pikillo piper osoak
-Ardo beltz ekologikoa
-Zainzuri txuriak
-Orburu bihotzak
-Arroza
-Zainzuri krema
-Piperrada
-Ozpin ekologikoa
-Ardo eta kanela pastak
-Txokolatezko cookieak

Informazio gehiago Errigoraren webgunean topatuko duzu.

Iruzkinak