Mintzamena lantzeko ikastaroa, Pasaiako matrikulazio kanpainaren berrikuntza
Pasaiako euskaltegiek 2018-2019 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu dute. Ohi bezala, Pasai Antxoko Txirrita AEK euskaltegian maila eta ordutegi guztiak dituzte aukeran: ikastaro arruntak, gurasoei, gazteei, etorri berriei edota langabetuei zuzendutakoak... Merkatariei begira autoikaskuntza ere eskaintzen du Antxoko euskaltegiak; eta aurten, berrikuntza gisa, mintzamena lantzeko ikastaroan ere eman daiteke izena: bi ordu astean behin (57 euro).
Pasaiako Udalaren diru-laguntzei esker, herritar askorentzat, eskola egun gehienetan euskaltegira joanez gero, doakoa izango da ikastaroa.
Pasaiako Txirrita AEK-k 130etik gora ikasle izan zituen aurreko ikasturtean. Irailean zehar, Txirrita AEKko kideek nahi beste informazio emango diete galdezka joaten diren herritar guztiei honako ordutegian: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta ostiraletan 17:00etatik 20:00etara. Telefonoz eta emailez ere badago Txirrita AEKrekin harremanetan jartzeko aukera: pasaia@aek.eus
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina