Euskaraldia aurkeztu dute Pasaian
Txirrita AEKko kideak, Euskaraldiaren aurkezpenean |
Euskaraldia aurkezteko ekitaldia egin berri dute Pasaian. Zehazki, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan egin dute eta Joserra Fachadok, Eider Perezek eta IƱigo Ortegak gidatu dute aurkezpena. Euskaraldia zer den, Belarriprest eta Ahobizien eginkizunak edota nola izena eman azaldu dute.
Euskaraldiaren berri emateko prestaturiko bideoa ere proiektatu dute eta Pasaiako Hamaikakoko kide batzuk ere oholtzara igo dira.
Pasaiako Txirrita AEKko kideak bertan izan dira. Pasaiako Euskararen Aholku Batzordea ari da Euskaraldiari forma ematen eta talde horretako partaide da Txirrita AEK euskaltegia. Hain zuzen ere, Antxon bilera irekia egingo dute asteazkenean, irailak 19, 18:00etan kultur etxean eta ahalkik eta antxotar gehienengana iristeko Euskaraldia zabaltzeko bideez hitz egingo dute.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina