Euskara eskoletan izena emateko aukera Donibanen ere!
Ezker-eskuin Raul Perez, Udane Migeltorena eta Xabier Alegria Oarsoaldeko AEK-ko irakasleak, Donibaneko Ubera liburutegiaren kanpoaldean |
Irailaren bukaera arte egongo da Oarsoaldeko AEK
euskaltegietan izena emateko aukera. Baina aurtengo ikasturtea berritasunekin
dator. Izan ere, Pasai Donibaneko Ubera liburutegian izena emateko aukera
eskainiko da irailaren
12, 19 eta 26an asteazkenarekin 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik
20:00etara.
Iazko ikasturtean zabaldu zuen Donibanera bere
eskaintza Oarsoaldeko AEK-k. Eta hamarretik gora dendari eta tabernari aritu
ziren Pasaiako Udalak bultzatutako ekimen honetan. Aurtengoan eskaintza zabaldu
nahi du Oarsoaldeko AEK-k eta zenbait ikastaro eskainiko ditu Pasai Donibanen.
Bereziki merkatarientzat, gurasoentzat, hasi berrientzat eta mintza landu nahi
dutenentzat.
Bertaratzen direnek informazio guztia jasoko
dute eskola horien inguruan.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina