AEK AR Redadegean eta bretoieraren alde Korrika!
Bretainiara egin genuen bidaiaren laburpertxoa partekatu nahi dugu gaurkoan zuekin, duela hilabete bat justu abiatu baiginen Oiartzundik. Oso esperientzia polita eta zirraragarria izan zen, eta Oarsoaldeko AEKren txoko honetan egun horiek gogoratu nahi izan ditugu. Euskara Bretainara eraman eta euren hizkuntzaren aldeko aldarria ere egin nahi izan genuen.
AR Redadegean egin genuen korrika, 1554. kilometroa izan zen gurea. Maitzaren 9an Oiartzundik abiatu eta Kareazen egin genuen lehenengo geldialdia. Bertan harrera instituzionala egin ziguten, eta bretoiekin batera egin genituen egun horretako otorduak. Karaezetik Klederrera joan ginen maiatzaren 11n eta Oarsoaldeko AEKren eta Oiartzungo Udalaren kilometroetan egin genuen korrika (sasoian zeudenak aurrera jarraitu bazuten ere!).

An Euskariz ! Betek an trec'h !u
1554. kilometroa erosi genuen guk; gogo eta ohore handiz eraman genuen lekukoa!
Oarsoaldeko AEK Redadeg bretoieraren aldeko Korrikan
Hamar urte bete ditu aurten Ar Redadegek eta ez dugu galdu nahi izan hitzordu berezi eta borobil hura. Dena den, Ar Redadegen, Oarsoaldeko AEKz gain, euskal ordezkaritza zabalagoa izan zen: Iparraldeko AEK-ko kideak eta Oiartzungo Oiartzun-Karaez senidetza elkarteak eta Haurtzaro Ikastolak ere hartu zuten parte.
Indarrak berreskuratzeko eta hango jakiak dastatzeko tartea ere hartu genuen, noski! Maiatzaren 13an itzuli ginen Oiartzunera, sekulako esperientzia bizi eta errepikatzeko gogoz egin genuen buelta.
Horrez gain, Hizkuntzen aldeko lasterketen Europar sarea (EUROKORRIKA) sortu berri da; eta, nola ez, AEK ere sare horren parte da. AEK-Korrikaren izenean, Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusia, Asier Amondo KORRIKA arduraduna eta Jakes Bortayru Iparraldeko koordinatzailea eta Korrika batzordeko kidea joan ziren bertara. AEKrekin batera, honako partaideak batu dira sarera: Correlingua: Galizia, Correlengua: Catalunya, Course Lingua: Val d'Aran, Le Passem: Bearn, Ar Redadeg: Bretainia, Ras Yr Laith: Gales, An Rith: Irlanda.
1800 kilometro egindakoan, hilaren 12an, Plougernen amaitu zen Ar Redadega, baina ezin ahaztu gabiltza oraindik. Errepikatzeko moduko bidaia izan da! Mila esker eta laster arte!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina