Pasaiako Txirrita AEK, tostartean

Taldeko entrenatzailearekin eta emakumezkoen taldeko bi kidek ere atera dute argazkia Txirrita AEK-ko kideekin.

Txirrita AEK-ko kideak, atzean azken lau urteotan Kontxan nagusitu den emakumezkoen trainerua dutela.


      Pasaiako Txirrita AEK-ko goizeko talde batek Donibaneko arraun taldearen instalazioak bisitatu ditu. Ikasleek eta irakasleak cicerone bikainak izan dituzte. Alde batetik, Justo Erimias -ikaslea ere bada-, izan ere, txoko guzti-guztiak ezaguten ditu eta gainera, hainbat lan egin ditu bertan.


     Pasai Donibaneko entrenatzailea ere, Juan Mari Etxabe, Txirritakookin ibili da eta azalpen asko eman ditu traineruen eta arraunen inguruan, besteak beste. Fosoa delakoa, tailerra eta gimnasioa ere bisitatu dituzte eta baita emakumezkoen taldeko bi kiderekin argazkia atera ere.

    Goiza borobiltzeko, Donibaneko kultur gune berria ezagutu dute lehen eskutik. Mila esker bereziki Justori, berak antolatu baitu bisita.

Iruzkinak