Ahobizi /Belarriprest ekimena Pasai Antxon

              Azaroan egingo den Euskaraldirako entsegu moduan, Ahobizi/Belarriprest ekimena abian jarri dute Antxon. Ostegun arratsaldean,  izena emandako herritarrek beren txapak jaso zituzten eta Haritz Casabalen bertsoekin eta txalaparta doinuekin ekimena abian jarri zen. Ahobizi eta Belarriprest banak ere hitza hartu zuten, nork bere rola azaltzeko. Hitza hartu zutenek aurtengo urtemuga bat ere izan zuten ahoan. Izan ere, Antxoko Gau Eskola sortu zenetik 50 urte bete dira aurten.


            Ekimen honek hizkuntz-ohiturak aldatzea du helburu eta Euskal Herriko beste hainbat lekutan -tartean Oreretan eta Oiartzunen- praktikan jarri da dagoeneko.


Iruzkinak