TRAPUJALE oroigarria Oroitzene AEKrentzat!


         Ostegunean eman zitzaien hasiera inauteriei Lezon. Urtero legez, ostegunzuriarekin batera, jaitsi zen Trapujale Martizkone baserritik. Aurtengo edizioak, ordea, sorpresa berezi bat zekarren. Oroitzene AEK euskaltegia izan zen Trapujale oroigarri berezia jasotzeko hautatua. Herriak aitortza berezia egin nahi izan zion Oroitzeneri urtetan egindako lanagatik, eta Edurne Lizarazu arduratu zen jasotzeaz familia txiki hau osatzen dugun irakasle eta ikasle guztien izenean.




         Lezora bakarrik ez, Oreretara ere heldu dira Inauteriak! Ostiralean, Xenpelar AEKko ikasleek mozorroa jantzi eta Joseba Aurkenerena hitzaldia entzun zuten. Inauterien inguruan mintzatu zitzaien Aurkenerenak. 



Mila esker eta asteburu ona pasa!!

Iruzkinak