Ahobizi eta Belarriprest, Pasai Antxon



        Ahobiziek eta BelarriPrestek Pasai Antxo hartuko dute, martxoaren 15etik 17ra. Funtsean hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena da, erronka moduko bat. Euskaraz ulertzen edo hitz egiten duten antxotar guztiei zuzendua. Batzuei, euskarari eustea proposatzen zaie (ahobizi), eta besteei, eusteko hautua egin dutenak animatzea eta laguntzea (belarriprest), haiek ere euskal komunitatearen parte baitira. Nork bere txapa eramango du paparrean eta beste herrietako esperientziek ez dute zalantzarako tarterik uzten: Euskara OHIKO HIZKUNTZA IZAN DAITEKE, belarriprest eta ahobizien arteko hartu-emanetan euskarak tarte handiagoa hartzen baitu.

        Argazkian, ekimena aurkezteko joan den larunbatean Pasai Antxon egindako agerraldiaren argazkia.

       Eskualdean ere izan ditugu aurretik mota honetako ekimenak. Aste BatZuk, esate baterako, Oreretan egin zuten 2017ko udaberrian, Korrika 20. bueltan eta abenduan, Euskararen Egunaren harira. Oiartzunen ere praktikara eraman zuten ekimena 2017an, Konpromisotik aD/Ritzera lelopean.

Iruzkinak