Begirada bat barnetegitxoari

   Barnetegitxora joandako zenbait ikaslek bertan bizitakoak kontatu dizkigute. Horrez gain, taldeko argazkiak ere bildu ditugu jarraian:

    Azaroaren 17tik 19ra joan ginen Nafarroako Oibar herrira.Oso leku polita da eta ingurua ere bai.Erriberriko Gaztelua,Zangoza eta Irunberriko Arroila bisitatu genituen.Gauetan hainbat joko egin genituen eta oso gustura aritu nintzen ,erabiltzen ditudan hitzak baino askoz gehiago dakizkidala konturatu nintzen eta.
Giroa izugarri ona izan zen, eta animatu nahi zaituztet hurrengo barnetegitxoan parte hartzera.Javier Marques.

     Nire ustez,barnetegitxora joatea oso ona da euskara ikasten ari garenontzat,beldurra galtzen dugulako euskaraz hitz egiteko.Esfortzu handia egin behar da horretarako,baina laguntza handia izan genuen .Oso jende jatorra joan zen,eta giroa ezin hobea izan zen.Aterpea oso polita da eta baita Oibar eta ikusi ditugun gainontzeko herriak ere. Primeran pasa nuen , beraz,datorren urtean errepikatzeko asmoa daukat. Kontxi Lopez.


  Gure arteko giroa oso ona izan zen , aterpe paregabea eta bisitatu ditugun tokiak eta herriak oso politak dira. Bestalde,janaria ere oso ona izan zen, eta sukaldariak oso otordu goxoak egin zizkigun. Esperientzia oso baliagarria izan da,asteburu osoan euskara hutsez bizitzeko aukera izan dugulako.
Oso ondo pasatu nuen , eta ahal badut hurrengo barnetegitxora joango naiz.Txema Merino.


     Asteburu osoan euskaraz pentsatzea eta hitz egitea oso garrantzitsua da , nire ustez.Ez badakizu zerbait ondo,galdetzen duzu eta kitto,baina beldurrik eta lotsarik gabe. Esperientzia oso ona izan da, jendea eta giroa oso ona izan delako.Gainera, Oiabar eta bisitatu ditugun herriak ere asko gustatu zaizkit.
Nire lehenengo barnetegitxoa izan da,baina ez da azkena izango.Txus Lopez.



OIBARREKO BARNETEGITXOA
  Batere gogorik ez geneukan barnetegira joateko baina azken momentuan zorionez animatu egin ginen. Bidea berezia izan zen, eraman gintuen kotxeari hirugarren martxa falta zitzaiolako. Baina gidaria, oso iaioa zenez Oibarrera iritsi ginen. Pintor krispinen kaletik gora eta gora joan ginen “La Bizkaia” aterpetxera iritsi arte eta han topatu genituen beste lagunak, denak ezezagunak.
Herriko etxe guztiak harrizkoak ziren, baita kaleak ere. Hori bai, maldan gora maldan behera ibili behar. Otorduak primeran, Andoitz Garitanori esker, patatak Andoitzen erara (arrozarekin) batez ere.
Afalosteak oso dibertigarriak izan ziren irakasleek antolatu zituzten jokoei esker. Patxaranak ere lagundu zuen ere. Hiltzailaren jokuak erne eta mesfidati eduki gintuen asteburu osoan, denok susmagarriak baikinen.
Irteerak oso interesgarriak izan ziren: Herriberrin hasi ginen lekunberritar gidari batek oso ondo azaldu zigun garai hartako bizitza eta pasadizo batzuk kontatu zizkigun errege-erreginei buruz.
Aragoi Sos herritik pasata Zangotzara joan ginen pote batzuk hartzera.
Irunberriko putreak gertu ikusi genituen paseotxo bat emanez eta udan momentu hobea izango litzatekeela ohartu ginen, bainu batekin txangoa hobeto bukatzeko.
Nahiz eta oso herri txikia izan, bi frontoi, igerilekua, gaztetxea eta bi taberna zeuden (horietako bati El Perrillas deritzotena), baina kaleak hutsik.
Primeran moldatu ginen eta azkenean Jose Angel, Jose Antonio, Jose Luis etabar ezizenez hiltzailea izan zela jakin genuen epaiketaren bidez. Oso asteburu eraikitzailea izan da eta datorren barnetegitxora joateko irrikitan gaude.
Txirrita AEK euskaltegiko Gorka eta Marisa

Iruzkinak