Ikasturte hasierako afari bikainak egin ditugu!!

        Oiartzungo Intxixu AEKko ikasleek sekulako pintxoak prestatu dituzte aurtengoan ere! V.pintxo lehiaketa izan da eta pintxoek zapore mundiala izateaz gain, polit-politak egin dituzte! Irabazleak EGA taldeko ikasleak izan dira, zorionak!!




   Oreretako Xenpelar AEKko ikasle eta irakasleek Landare elkartean egin dute afari aparta! Jendetza elkartu gara urtero legez. Afaltzeaz gain, poteren bat hartu eta dantzan ere ibili gara!




      Oroitzene AEKko ikasleekin ikasturte hasierako afari bikaina egin dugu Tiñelun. Enekok afari goxoa prestatu digu: patea, urdaiazpikoa, ganbak, entrekota patata eta piperrekin eta entsaladarekin , kontesa eta kafea. Jaixkipe txarangak ere aurreko poteoan izan dugu lagun. Oso gustura egon gara! 


        Pasaian ere ederki pasa dugu! Basari elkartean izan da hitzordua, eta ikasleek ez dute huts egin. Primeran jan eta edateaz gain, mingainari ederki eman diogu mahaiaren bueltan! 




Iruzkinak