Izan euskaragile!

Argazkia: Oarsobidasoko Hitza


Pasaiako euskaltegiek, Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiak eta udal euskaltegiak, 2017-2018 ikasturterako matrikulazio kanpaina aurkeztu dute Pasai Antxon, Izan euskaragile lelopean. Herria guztien artean irudikatzen eta eraikitzen den bezala, euskara ere guztien parte hartzearekin eraikiko da. Herritar guztiak baitira, bere lekutik, bakoitza bere gisara, bere gaitasun eta zirkunstantzien pean, euskararen dinamizatzaile, bultzatzaile, sustatzaile edo eragile. Guztiak dira euskararen iturburu, abiarazle, baldintzatzaile, eragingarri.

Alde batetik, euskaltegiek ohiko ikastaroak eskaintzen jarraituko dute urritik ekainera, ordutegi zabalean eta maila guztietan. Ikastaro guztiak 16 urtetik gorakoentzat dira. Ikastarook 349(astean hiru egun) eta 442 €-ko (astean lau egun) kostua dute, baina matrikularen zenbatekoaren % 75era edo % 100era arteko laguntzak daude eskuragarri, publiko xedearen arabera.
Ohiko eskaintza alde batera utzita, azken urteotan bezala, ikastaro bereziak lehen mailara ekarri nahi dituzte ikasturte honetan ere herrian:
  • Euskara Pasaian lan egiten duten dendarientzat
Saltokitik atera gabe euskara ikasteko beste modu bat proposatu nahi dugu:
Autoikaskuntzako 4 ordu online astean + mintzapraktikarako 1 h eta 30 min taldean euskategian.
Astean behin saltokira joango da irakaslea, asteko lanak dendariarekin batera berrikustera.
Iraupena: 6 h 30 min astean, urritik ekainera.
Kostu ekonomikoa: doakoa izan liteke. Eskola-orduen % 85era baino gehiagora bertaratuz gero,
matrikularen % 100 itzuliko da (116 €).

  • Euskara 12 urte arteko haurrak dituzten gurasoentzat
Euskara modu ludikoan ikasteko aukera eskaini nahi dugu, familientzako eduki espezifiko eta praktikoen bitartez: haurrek eskolan ikasten dituzten abestiak eta jolasak etxean partekatu ahal izateko.
Iraupena: 4 ordu astean, urritik ekainera.
Kostu ekonomikoa: doakoa izan liteke. Eskola-orduen % 85era baino gehiagora bertaratuz gero, matrikularen % 100 itzuliko da (154 €)
Ikastaroa haurraren ikastetxean eman ahal izango da, taldea osatuz gero.

  • Euskara enplegu-aukerak hobetu nahi dituzten langabetuentzat
Egin apustu bat euskararen alde, ikastaro trinko eta espezifiko bat eginez, Pasaian erroldaturik dauden langabetuek euskaraz agudo ikas dezaten diseinatua.
Iraupena: hiru hileko ikastaro trinkoak, 5 ordu egunean astelehenetik ostegunera
  • Euskara 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, haien intereseko gaien bidez
Gustuko gaiak jorratuz, euskara ikastea eta euskaraz gozatzea proposatzen dugu. 16 eta 20 urte arteko ikasleentzako talde bat sortuko da, eta beste bat 20 eta 30 urte arteko ikasleentzat.
Iraupena: 5 ordu astean (3 eskola-ordu eta 2 tailer-ordu) astelehen, asteazken eta ostegunetan. Urritik ekainera.
Kostu ekonomikoa: doakoa izan liteke. Eskola-orduen % 85era baino gehiagora bertaratuz gero, matrikularen % 100 itzuliko da (165 €, bi ordainketetan egin daitekeena).

  • Euskara praktikoa eta oinarrizkoa Pasaiara heldu berri direnentzat
Komunitate berriko hizkuntzara gerturatzeko aukera eskaini nahi dugu AISA oinarrizko ikastaro praktikoaren bitartez.
Iraupena: 60 ordu, astean 4 orduz.
Kostu ekonomikoa: matrikula 5 € dira.
Ikastaroa bukatu ondoren ziurtagiri bat igorriko da eta haurtzaindegi-zerbitzua egongo da
haur kopuru batetik gora.

  • Euskara online zure etxetik eta zure erritmora
Iraupena: 6 ordu online astean+ mintzapraktikarako 1 h astean euskaltegian bertan. Urritik ekainera. 15 egunean behin, 1 h eta 30 minutuko tutoretza izango du ikasleak euskaltegian.
Kostu ekonomikoa: 488 €. Matrikularen zenbatekoaren % 75era edo % 100era arteko laguntzak daude eskuragarri, publiko xedearen arabera.

Iruzkinak