II. Bikoizketa Lehiaketaren Sari Banaketa

      Aurten ere lan bikaina egin dute II.Bikoizketa Lehiaketan parte hartu duten ikasle guzti-guztiek! Eta ikasturte bukaerari umore pixka bat jartzeko eta ondo pasatzeko bidea ere izan da. Atzo, sari banaketa egin genuen Oreretako Reyna tabernan eta hauek izan ziren irabazleak:

  • Bikoizketa lanik onena: "Ikasleen sindikatua". Ez dok hamairu taldea (Oroitzene AEKko B1 maila-arratsaldez). Saria: Oreretako Sindikato tabernan lau lagunentzako otordua.
  • Gidoirik onena: "Lekukoaren boterea". Harrikadak taldea (Oroitzene AEKko B1 maila-eguerdiz). Saria: Lezoko Iriarte Enea jatetxean otordua.
  • Bikoizketa lanik frikiena: "Oporretan ere euskaraz". Xenpelar AEKko B1 maila-goizez. Saria: Oreretako Oarso Sagardotegian bi lagunentzako otordua.
  • Euskararik politena: "Ezusteko bisita". Pantumaka taldea (Xenpelar AEKko C1 maila-goizez). Saria: Errigorako saski ederra. 
  • Epaimahaiaren sari berezia: "Afari sorgindua". Txirritako AEKko A1 maila-goizez. Saria: Antxoko Leunda tabernan bi lagunentzako otordua.


Zorionak!!!

      Jarraian bideoak ikusteko lotura eta galan ateratako argazkiak:




 



 











Iruzkinak