"Azken trena Treblinkara" Pasaian

Vaiven taldearen Azken trena Treblinkara antzezlana Pasaiara iritsi da, Trintxerpeko Ciriza etxera hain zuzen ere, eta ostegun goizean, ikastetxeetako eta euskaltegietako ikasle eta irakasleok ikusi ahal izan dugu. Modu bitxian, gainera. Umezurztegiko haurrak izango bagina bezala; hau da, egurrezko eserleku luzetan edota literetan eserita.

Antzezlan gogorra da, dudarik gabe. Izan ere, Bigarren Mundu Gerran girotuta dago, Poloniako umezurztegi batean. Bertako haurren eguneroko bizimodua erakusteaz gain -egoera gogorra izan arren, ondo pasatzen zutela ikusi ahal izan dugu-, Gerraren krudelkeria era batean edo bestean jasan zuten guztiak omendu nahi ditu.

Besteak beste, Joxe Ramon Soroiz aktore ezagunak parte hartzen du Azken Trena Treblinkara obran eta berarekin argazkia ateratzeko aukera izan dugu obra ikusi eta gero.


Iruzkinak