Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiak 20.KORRIKA aurkezpena egin du

    20.KORRIKA apirilaren 4an pasako da Pasaiatik, baina horretaz aparte, izango da beste hitzordurik herrian. Horren guztiaren berri eman dute Txirrita AEK euskaltegikoek Antxoko kultur etxean egindako ekitaldian


     Adibidez, martxoaren 31n, ostirala, KORRIKA TXIKIAn parte hartuko dute Lizeoko eta La Anunciatako 500 haur inguruk. KORRIKA TXIKIAren egunean bertan hasiko da Txirrita AEKk, berrikuntza gisa, antolatu duen KORRIKA TONBOLA. Antxoko denda eta taberna askok emandako opariekin osatuko da tonbola: otorduak, jantziak, deskontu txartelak... Denetarik izango da KORRIKA TONBOLAn. Baina egun handia apirilaren 4a izango da; KORRIKA Antxotik 19:00ak inguru pasatuko da. Aurretik, Antxoko Topagunearen ekimenez Flash Moba grabatuko da Gure Zumardian. Festa borobiltzeko, afaria antolatuko dute Txirrita AEKko kideek, Basari elkartean.

    Informazio hori guztia emateaz gain, omenalditxoa izan da. Hain zuzen ere, lekukoa Antxotik kanpo hartu ohi duten antxotarrek jaso dute omenaldia; Haritz Casabalek idatzitako bertsoa eraman dute etxera oroigarri bezala.



     Aurkezpen ekitaldia bukatzeko, Jon Martinez 'Txiki' donostiarrak euskarazko bakarrizketa eskaini du.


Iruzkinak