Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiak omenaldi berezia egingo du hilaren 15ean


     Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiak KORRIKAren lekukoa Antxotik kanpo hartu ohi duten herritarrak omenduko ditu martxoaren 15ean, asteazkena, kultur etxean. Aski ezaguna da Antxon KORRIKAk duen arrakasta. Herritar batzuek, baina, euskararekiko maitasuna edo atxikimendua are urrutiago eramaten dute eta Arabara edota Nafarrora jotzen dute, toki jakin batzuetan, kokapen geografikoagatik adibidez, gurean baino zailagoa delako lekukoa eramango duenik aurkitzea. 

 
     
     Ekitaldi xume baten bitartez, herritar horien kemena sarituko du Txirrita AEK-k. Horretaz gain, KORRIKAren inguruko hainbat argibide emango dituzte euskaltegiko ordezkariek. Omenaldia 19:30ean hasiko da eta ondoren, Jon Martinez 'Txikik' bakarrizketa eskainiko du. Sarrera doan izango da. 

Ikusi Jon Martinez Sidneyko Euskal Etxean:



Iruzkinak