Jon Maia Txirrika AEKn egon da; gaur, Oiartzunen izango da!!
KORRIKAren atariko, Jon Maiaren bisita izan dugu Pasaiako Txirrita AEK
euskaltegian, Oarsoaldeko Garapen Agentziak eta eskualdeko euskaltegiek
elkarlanean antolatutako Mintzagun tailerren baitan. Jon Maiaren
familiak immigrazioaren bidea jarraitu zuen eta horri buruz hitz egin
du Maiak. Gaiarekin lotutako sentipenak eta pasadizoak kontatu ditu,
ikasleak eta irakasleak hunkitzeraino.
1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusian familiari kantatutako bertsoa ere gogora ekarri du, eta integraziorako biderik egokienetako bat euskara ikastea dela azpimarratu du.
Jon Maiaren hitzaldia galdu baduzu, gaur beste aurkera bat daukazu: arratsaldeko 18:30ean Manuel Lekuona liburutegian izango da.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina