Justo, Txirrita AEK euskaltegiko artista!
Oarsoaldeko AEKren ikasleen artean artista mordoa dugu. Justo Erimias
sanjuandarra horietako bat da. Juanba Berasategi marrazkilari ezagunak
eman ohi ditu urtero hainbat zertzelada herria mozorrotzeko eta Justok
haren marrazkiak errealitate bihurtzen ditu. Hori horrela, zirkua edota
Far West itxura hartu du Donibanek azken urteotan.
Aurtengo gaia Orreagako bataila da eta inauterietan gaudela aprobetxatuta, Pasaiako Txirrita AEKko ikaskideek bertatik bertara ikusi dute Justoren lana.
Ez hori bakarrik! Hurrengo hitzordua ere finkatu dute: bi aste barru Donibanera itzuliko dira Justoren tailerra ezagutzera.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina