Lezoko goi-mailako ikasle finak!

       Goizero, B2-C1 mailako ikasle hauek jo eta su aritzen dira lanean Lezoko Oroitzene AEK euskaltegian. 2. eta 3. mailako azterketak prestatu nahi dituzte, eta Amaia irakaslea dute lan horretan gidari. Taldean, argazkian ikusten duzuen bezala, gizon bakarra dago: Patxi. Goxo-goxo dabil euskara ikasten hainbeste emakumeren artean .




Iruzkinak