JoTaKe EGA lortu arte!

     EGA ate joka dugu, eta hori ondo dakite Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegian aritzen diren ikasle hauek. Astean bitan joaten dira azterketa prestatzera, arratsaldez, eta Tamara dute irakasle. Langile finak dira; astero hamaika idazmen entregatzen dituzte! Taldearen oihuak dioen bezala: jo ta ke EGA lortu arte!



Iruzkinak