Lezoko San Tomas azokan

      San Tomas eguna ospatzen ari dira  lezoarrak. 11:00etan hasita, goiz osoan zehar kalejirak, azoka, euskal produktuen salmenta eta herri dantzak izan dira. AEK ere bertan izan da, 20. KORRIKAren denda jarri dugu. Mila esker bertatik pasa zareten guztioi!

        Arratsean, berriz, antzerkiak hartuko dio lekukoa asteburuko kultura agenda oparoari. Amodioaren ziega antzezlana hartuko du Gezala auditorioak 20:00etan. 

Iruzkinak