Antxoko dendetan ere euskaraz!




(http://oarsoaldea.hitza.eus/2016/12/01/euskara-ikasleek-dendari-euskaldunak-bisitatu-dituzte/)


Euskara ikasleek dendari euskaldunak bisitatu dituzte

Antxoko Txirrita AEK euskaltegiko ikasleek barrutian zerbitzua euskaraz eman dezaketen hainbat denda bisitatu dituzte. Pasaiako Udalaren Euskara Sailak merkatariekin elkarlanean antolatutako iniziatiba honek herriko dendetan kontsumitzea eta euskaraz kontsumitzea du helburu.
Euskaltegian hasi berri diren ikasleak izan dira dendak bisitatzen, irakasle eta udaleko langile baten laguntzarekin. Elosegi zeramika-denda, Galardi altzariak, Donimag argazki-denda, Pausoka zapata-denda, Gazilore belar-denda, Lirain ile-apaindegia, Ttantta bitxi-denda eta Urdin paper-denda bisitatu dituzte.
Euskararen Nazioarteko Eguna eta Gabonak datozela aitzakia hartuta egin dituzte bisitak. Bukaeran Urdin liburu-dendan taldeko argazkia atera dute euskaraz bizi nahi dut banderarekin.
Pasaiako Udalak bandera horiek eskuragarri jarri ditu lau barrutietako liburutegietan eta herritarrei balkoietan jartzeko eskatu. Banderolak ondorengo establezimenduetan lor daitezke baita ere:  Trintxerpeko Lema paper-dendan, Pasai San Pedroko Isasa paper-dendan, Pasai Antxoko Urdin liburu-denda eta Pasai Donibaneko Ontziola tabernan.


Iruzkinak